Urteko azkeneko saioa bihar, eta 2017rako zitak jarrita dagoeneko!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 01:00

Bihar eguerdian jarri dute abenduko zita, urteko azke­nekoa, Kalez Kale Kantariko kideek. Beti bezala, 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik, eta herritar guztiak animatu dituzte, beraiekin elkartzera.
Eta urteko azkenari heltze­a­rekin batera, datorren urte­a­ri begira ere jarri dira. Dagoe­ne­ko, zehaztu dute zein egu­ne­tan egingo dituzten irteerak, hilero hilero, uztailan eta abuz­tuan izan ezik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!