Pintxo eta pote artean, kantautoreak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 01:00

Aurreko astean beraiek aritu ziren kantuan, karaokearekin; eta gaur, kantautoreak ekarri­ko dituzte Kontrakantxa gaz­te­txera. Gaueko 22:30etatik au­rre­ra izango da hori, eta jan-edana ere izango da: pintxo­po­tea egingo dute, kantautoreen abestiekin gozatu bitartean.
Kontrakantxaren 10garren urteurrena ospatzeko ekintze­tan, bigarrena izango da gaur­koa, eta besterik ere prestatu dute, datozen egunetarako.

Historiaren argazkiak eta bertsolariak, gaur zortzi
Datorren ostiralean izango da hurrengo zita, eta iluntzeko 20:00etatik aurrera, ikusgai egongo dira gaztetxearen his­toriaren argazkiak. Gainera, bertsolariak ere egongo dira, eta pintxoak dastatzeko auke­ra izango da.

Abenduak 17: egun nagusia
Baina ospakizun nagusia, da­to­rren larunbatekoa izango da. Goizean, hitzaldia eta merka­ta­ritza al­ter­natiboa izango dira; gero, bazkaria egingo dute, eta elek­trotxaranga izango da arra­tsaldean. Eta bukatzeko, Egiaz itsuturik, Zaparra eta The Frankys taldeen kon­tzer­tuak gauean.
Bazkarirako sarrerak, dago­eneko salgai daude, Aker, Garin eta Goiz Argi tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!