VRACek ez zuen gupidarik izan Landaren

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 4a, 01:00

Aurrealdean dituen bajak na­baritzen hasia da Hernani. Ligako oilarretako baten bisita jaso zuen atzo Landaren: VRAC. Valladolideko taldeak ez zuen gupidarik izan triko­lo­re­en zelaian, eta garaipena ba­karrik ez, erakustaldia emateko gogoz etorri ziren Landarera.
Hernanik gaizki hasi zuen partidua, eta aurreneko minu­tu­rako 0-5 aurretik zen VRAC, Abrilek 60 metro baino gehia­goko lasterketa bakar bakarrik egin ostean. Kennethek gau­za­tu zuen jokaldia: 0-7. Erre­ak­zionatzeko denborarik eman gabe, VRACek partiduko biga­rren entsaioa egin zuen: Ken­ne­hek egin zuen eta 0-12 jarri ziren aurretik markagailuan. Partidua aldapan gora jarri bazitzaion ere, Hernani saiatu zen lasaitzen, defentsan neu­rria hartzen... ez zuen ordea arris­kurik sortzea lortu. Aurreneko zatia bukatzeko bost minuturen faltan, partiduko bigarren en­tsaioa egin zuen Abrilek, eta 0-17ko aldearekin joan ziren des­kantsura.
Bigarren zatian, lau minutu besterik ez zituen behar izan  VRAC­ek entsaioen festarekin jarraitzeko. Kasu honetan Alon­sok egin zuen: 0-22. Hernanik ez zuen amore eman, eta hainbat eraso kateatu ostean etorri zen Iñaki Otxotorenaren entsaioa: 5-22. Anartz Elosegik gauzatu zuen: 7-22. Handik aurrera, VRAC taldearena izan zen jokoa, eta baita entsaio sorta ere; beste hiru egin zituzten Alonso, Mialei eta Castiglionik; eta horietako bi gauzatu zituen Alfeldek. 7-41 bukatu zen partidua.  
Cienciasen zelaian joka­tu­ko du Hernanik, datorren igandeko partidua. Bajaren bat erre­kuperatzea klabea izango da, irabazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!