Hiru hitzaldi antolatu ditu azken asteotan, Hernani Errotzenek: Pello Zabala, Ainhoa Larrañaga eta Joseba Larretxe ekarri dituzte Biterira.
Eta horri segida emanez, Ezagutu Hernani lehiaketa jarri dute martxan, gaur hasi eta abenduaren 17ra arte.
Zehazki, hiru galdera planteatu dituzte, eta zuzen asmatzen dituztenen artean, San Sebastián de Hernani, Nafarroako tenentziak DVDaren 100 ale banatuko dituzte.
Parte hartzeko, nahikoa da albiste honen gaineko fitxa bete, moztu, eta toki hauetan dauden kutxetan uztea: Rioja taberna, Urbieta Kopiak, Biteri eta Kronika.
Ez egin iruzkinik albistean, bestela gainontzekoek ere ikusiko dituzte erantzunak.
Hiru galdera: asmatuko?
Hauexek dira, erantzun beharreko hiru galderak:
1- Igeldoko meteorologia zentroa sortu zuen hernaniarraren izen-abizenak.
2- Gaztelak oraingo Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea inbaditu zituen urtea.
3- 2014ko Wukroren aldeko San Silbestre lasterketan, emakumezkoen irabazlea.