GR-11 ibilbidearen aurreneko etapa egingo du Mendiriz Mendik, igande honetan: Irundik Berara. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Izena emateko, gaur eta ostegunean dago aukera: elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara; bazkideek 11 euro, besteek 14 euro. Asmoa da, Beran bazkaltzea.