Etxean jokatzeak mesede eginen die, agian. Aurreko astean hasi zen Goizuetako I. Umore Ona Pilota Txapelketa, eta herriko pilotariak ederki ibili ziren. Guztira 12 partidu jokatu ziren, umeen, kimuen eta gazteen mailan; horietako sei jokatu zituzten goizuetarrek, eta horietatik 5 irabazi zituzten.
Aste honetan ere, beste horrenbeste egiteko prest dira etxekoak.
Txapelketa, ostegunetik igandera
Aste honetan, jaiegunak tarteko, egun gehiagotan ari dira jokatzen, txapelketako bigarren jardunaldiko partiduak.
Aurrenekoak herenegun jokatu ziren, gazteen mailan; Añorga eta Bergarako bikotea, Arbizukoaren kontra. Atzo, berriz, kimuen mailako bi partidu zituzten Umore Onakoek, Leitzaren kontra bata, eta Hernaniren kontra bestea; eta gazteen mailan, Erreka eta Arbizu izan ziren aurrez aurre. Hurrengo partiduak gaur eta bihar izanen dira.
Gaur, 17:00etan hasita, lau partidu izanen dira herrian, eta aurrenekoan jokatuko dute goizuetarrek: Salaberria-Salaberria, Oreretakoen kontra.
Bihar, berriz, 11:00etan hasita, beste hiru partidu jokatuko dira. Bigarrenean ariko dira umeen mailako Apezetxea eta Iturain, Añorgakoen kontra, eta hirugarrenenean, kimuetan, Salaberriak Errekako Agestarekin jokatuko du, oiartzuarren kontra.
Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketan ere, punta-puntan
Baina etxean bakarrik ez. Etxetik kanpoko txapelketetan ere fin asko dabiltza goizuetarrak.
Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketan, esaterako, finalerdiak jokatzekoak zituzten atzo Aizkorbe eta Apezetxea gazteek, Oberenako Yaniz eta Santamariaren kontra.
Gaur, berriz, 09:30etan Iruñeako Labriten finala jokatuko dute Beñat Apezetxea eta Oihan Etxeberria kimuek, Oberenakoen kontra. Guztiak punta-punta dabiltzala ezin uka.
ASTEBURUKO PARTIDUAK
Goizuetako I.Umore Ona Pilota Txapelketa
- Gaur, 17:00etan:
Umeak:
- Salaberria-Salaberria (Umore Ona)/Bicente-Aranburu (Orereta).
- Dorronsoro-Sagastibeltza (Leitza)/Sesen-Susperregi (Oiartzun).
Kimuak:
- Zelarain-Landa (Oiartzun)/Txintxurreta-Iturbe (Hernani).
Gazteak:
- Egiguren (Azpeitia)-Oliden (Añorga)/Sein-Etxeberria (Oiartzun).
- Bihar, 11:00etan:
Umeak:
- Goikoetxea-Azpeitia (Hernani)/Eskudero-Legorburu (Oiartzun).
- Estebez-Olaizola (Añorga)/Apezetxea-Iturain (Umore Ona).
Kimuak:
- Salaberria (Umore Ona)-Agesta (Erreka)/Lopez-Zabaleta (Oiartzun)
Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketako finala
- Gaur, 09:30etan, Labriten:
- Oberena A/Beñat Apezetxea-Oihan Etxeberria (Umore Ona)
Goizuetako I.Umore Ona Pilota Txapelketa Aurreko asteburuko emaitzak
Umeak:
- Salaberria (Umore Ona)-Agesta (Erreka) 18-3 Elizazu-Zubeldia (Añorga).
- Apezetxea-Iturain (Umore Ona) 17-18 Dorronsoro-Sagastibeltza (Leitza).
- Goikoetxea-Azpeitia (Hernani) 18-5 Bicente-Aranburu (Orereta).
- Salaberria-Salaberria (Umore Ona) 18-9 Eskudero-Legorburu (Oiartzun).
- Sesen-Susperregi (Oiartzun) 18-3 Estebez-Olaizola (Añorga).
Kimuak:
- Mateorena-Biurrena (Leitza) 13-18 Zelaiaran-Landa (Oiartzun).
- Legarreta-Apezetxea (Umore Ona) 18-10 Txintxurreta-Iturbe (Hernani).
- Lopez-Zabaleta (Oiartzun) 12-18 Elizegi-Etxeberria (Umore Ona).
Gazteak:
- Orbegozo (Añorga)-Gartzia (Bergara) 22-0 Txoperena-Alduntzin (Leitza).
- Egiguren (Azpeitia)-Oliden (Añorga) 13-22 Telletxea-Mariazkerrunea (Erreka).
- Petriati-Lazkoz (Arbizu) 9-22 Sein-Etxeberria (Oiartzun).
- Olaetxea-Goikoetxea (Arbizu) 11-22 Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona)