Sagardoaren kultura herritik hirira, Urumean barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Igandean ireki zituen ateak Donostiako Boulevardean hi­­ru­­garrenez Sagardogileen El­kar­teak antolatu duen Sa­gar­do Apuruak. Hasiera be­re­zia izan zuen, izan ere, Pe­tri­tegi eta Lizeagak erai­kita­­ko ala batean bertaratu  zu­ten sa­gar­do be­rria Asti­ga­rra­ga­tik Do­nos­tiara, Urume­an barre­na.
Sagardoaren kulturan mur­­gildu nahi duenak,  ba­du oraindik festaz go­za­tzeko au­kera, bihar itxiko bai­ti­tuzte baserri-sagar­dote­gi za­ha­rraren ateak.

Azken egun borobilak
Aitzinako baserria bisita­tze­az gain, hainbat ekintza ere izan­­go dira gaur eta bihar: sa­gar­doaren eta itsasoaren kul­tura uztartuko dituzte gaur goi­zean, 11:00etan ha­si­ta; arra­­tsal­­de­an, sa­gar­doz egin­dako kok­tail txapel­keta izango da, 17:00etan. Bihar, aldiz, sa­gar­doa izan­­­go da ardatz. 11:00e­tatik ha­­­sita, Euskal Herriko sa­gar­do­en topaketa eta das­taketa egin­go dute, tartean, uzta berri­arena. Erro­meriak itxiko du festa, 18:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!