Herritar talde batek deituta, 2016ko martxoaren 12an egin zuen gaur egun BagaGiltza herri plataforma denak aurreneko batzarra. Hernaniko prozesuak aurrera egin du ordutik, eta bidean, ekaina aldera, Astigarraga ere batu zitzaien. Horrela, harreman horren ondorioz, elkarlanean aritu dira Hernani eta Astigarragako herritarrak, eta dozenaka bilera, eztabaida eta ekintzaren ondoren, 2017ko martxoaren 19an, prozesuak urtebete betetzen duenean, borobilduko dute prozesua bi herriek, herri galdeketarekin.