31.372.113 euro 2017ko aurrekontuak, EH Bilduk eta Orain Hernanik adostuta

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Gehiengo zabalarekin onartu zituen abenduaren 20ko Ple­noak 2017ko Udal Aurrekon­tu oro­kor­rak. 31.372.113 euro izan­go dira 2017an, Udalaren be­ra­ren, Ereño­tzuren eta Ongintza Patrona­tua­ren artean banatzeko. Lege­gin­tzal­di honetako bi­ga­rren Udal Aurrekontuak dira onartu berri direnak. Luis In­txauspe Alkateak azalduta­koa­ren arabera, inguru­me­­na eta gazteak izan dira 2017an gehien indartu diren ar­loak. Horrez gain, gaineratu zuen: «aurre­kontuak osatzeko ga­rai­an, gure ardatza izan da 2015­eko hau­t­eskun­deetan herri era­gileekin batera landu eta au­r­keztu genuen herri programa betetzea».

«Udal talde guztiei aurkeztu zaie proposamena, lantzeko»
Plenora eraman aurretik, aurre­kon­tu proposamena udal talde guz­tiei aurkeztu zaiela azaldu nahi izan du Gobernu taldeak, haiekin landu ahal izateko: «EAJ-PNVk emenda­ki­nak aurkeztu zi­tu­en, baina ez zen horiek lan­tzeko bilerarik egon. PSE-EErekin ordea, bilera bat egin zuen Gober­nu Tal­deak, baina adostasunik lortu ez zu­te­la eta, osoko zu­zen­keta aur­kez­tu zion PSE-EEk au­rre­­kon­tua­ri. Orain Hernanik ne­go­­zia­tzeko borondatea era­kutsi zuen, eta bi bilera egin zituen Go­bernu Taldearekin. Orain Her­na­niren proposa­me­nak lan­du ziren eta horie­tako ba­tzuk aurre­kontu proi­ek­tuan txer­tatu zituen go­ber­nuak. On­do­rioz, Orain Her­na­nik aurre­kontu proiektuari ba­be­­sa ema­teko konpromisoa har­­tu zu­en». Abenduaren 20­ko Ple­noan ez zen Orain Her­naniko zi­ne­gotzirik izan, eta beraz ez zuten botoa ematerik izan.
Aurrekontuak EH Bilduren al­deko botoekin onartu ziren; EAJ eta PSE-EE alderdiek aurka bozkatu zuten.

%2,47 jaitsi da aurrekontua, 2016arekin alderatuz gero
Isabel San­chezek, Ogasun zi­negotziak eman zuen Plenoan, aurre­kon­tu proiektuaren berri: «aurre­kon­tua, guztira 31.372.113 eu­ro­koa da. Udalak berak 25.714.326 euro izango ditu 2017ra­ko, joan den urtean baino 862.000 euro gutxiago (-%3,24). 
Ongintza Pa­tronatuko au­rre­kontuak, aldiz, go­ra egingo du: 2017an 7.797.159 eurokoa izango da, 55.905 euro gehiago (%0,72). Ereñotzuren ka­­suan aldiz, jaitsi egingo da 2017ko au­rre­kontua. Aurten 355.644 euro ja­soko di­tuz­te, 13.389 euro gu­txiago (-%3,36)». Azken bi kasuetan, Ere­ño­tzuri eta Ongintzari da­go­kio­­nean, Isabel Sanchezek azal­­­du nahi izan zuen ba­koi­tzari da­gokion zenba­tekoaren zati bat Udala beraren aurre­kon­tutik datorrela, hau da 25.714.326 euro horietatik. Aurrekontu oroko­rrean On­gintza Patro­na­turako aurrei­kusi den zatietako bat Udaleko aurre­kon­tutik aterako dela alegia, zehazki 2.145.072 euro; eta Ereñotzuren kasuan 349.944 euro aterako dira Udal Aurrekontutik.
Udal Aurrekontua oroko­rre­an  baxuagoa izango da, besteak bes­te, 2016­an Young Playeko proiek­tuko hi­ri­gin­tza sarrera aurrei­kusi zu­te­la­ko.

Hernaniren zorpetze maila, Gipuzkoako baxuenetakoa
Aurrekontuak zehatzago azal­du aurretik, Udalaren zorpetze maila nola dagoen ere azaldu nahi izan zuen Isabel San­chezek: «zorpetze mailari da­gokionez, Hernaniko zorra %5,82koa da eta Gipuzkoako udalen bataz bes­tek­oaren oso azpitik dago: %31,5. Gure ekonomia osasuntsua dena­ren seinale da hau».
Honekin lotuta, azaldu zuen baita ere, nahiz eta Udalak zor­pe­tze maila baxua izan, ezin dutela mailegurik eskatu: «Udal ba­tek urtean zehar maileguetan itzultzen duen zenbateko bera eskatu dezake inbertsiorako. Hau da, Hernaniko Udalak zor­pe­­t­ze txikia duenez, urtean egiten duen amor­tizazioa ere txikia da, eta zenbateko hori besterik ezin du eskatu.

Inbertsioetarako 1.964.350 euro izango dira
Aurrekontuen zati haundi bat, 1.964.350 euro inbertsioetarako iza­tea aurreikusi da. Horietatik 500.000 euro Hernani Erabaki par­taidetza prozesuaren baitan bideratu dira. Herritarrek erabaki dituzte Udalak 2017an egingo di­tuen proiektuak. Inbertsioetako zati bat, 300.000 eurokoa, argi­te­ria eta ur hornidura sarea ho­be­tzeko lanetarako bideratzea ere au­rrei­kusi da aurrekontuetan. Landa bideak eta kaleak asfal­ta­tze­ko ere aurreikusi da dirua: 115.000 euro.

Gizarte Zerbitzuetako aurrekontua 55.905 euro haundiagoa
2017ko aurrekontuen beste zuta­be garrantzitsua izango da Gizar­te Zerbitzuena. Xabi Lertxundik, Ongintza Patro­na­tuko lehenda­kariak azaldu zue­nez, «55.905 euro gehiago izan­go dira aurten, in­bertsio so­zia­lean murrizke­ta­rik ez egiteko konpromisoari eu­tsi­ta». 2017ko helburuetako bat izan­go da Gizarte Zerbitzuen legea eta ma­­paren eskakizunak bete­tzea. Hala, adineko pertsonei zuzen­du­tako hainbat zerbitzu berri sortu­ko direla azaldu zuen Lertxundik: «Bizi poz programa berria sortuko da, zahartze aktibora zuzendua». Etxez etxeko laguntza zerbitzua­ren es­kaera igo egin dela ere azal­du zuen, eta hona bideratutako partida %6 igo dutela. Adingabeak ba­bestu eta hauen familiei zu­zen­dutako programetan %6ko igoera ere aurreikusi dute. Po­bre­ziari dagozkion laguntzen kasu­an, Eusko Jaurlaritzak bide­ra­tu­tako dirua nahikoa ez dela  azal­du zuen Lertxundik, eta Udalak bes­te 147.500 euro bideratuko dituela. Mikrokredituak ere au­rrei­kusi dituzte: Hernani Era­bakik 2015ean erabakitako propo­samena da hau, eta orain arteko 30.000 euro­ko poltsari 15.000 euro gehitu dizkiote. Beraz, guztira 45.000 izango dira zirkulazioan.

Udal eraikinen azpiegitura hobetzea ere, inbertsioetan
Udal eraikinak hobetzeko zatia da, inbertsioetan ageri den bes­te partida nagusietako bat: 424.200 euro. Horietatik 73.000 euro au­rrei­­kusi dituzte uda­le­txeko Ple­no aretoa eta bes­telako lane­tarako. Ema­ku­me­en Etxea eraikitzeko lehen fa­sea ere 2017an gauzatzea au­rrei­kusi du Udalak, eta horre­ta­rako 100.000 euroko partida gorde du aurrekontuetan. Ikaste­txe­etan egin behar diren azpie­gitura lanetarako ere bada par­ti­da bat, 153.000 eu­ro­koa. Horieta­tik 89.000 euro izango dira Langi­le-Lau­bidieta ikastolako bio­ma­sa­ko galdara jartzeko. Kasu honetan azpi­ma­rratu nahi izan dute, par­tida hau aurrekontuaren %40a izango dela, eta gaine­rako %60a Eusko Jaurlaritzari es­ka­tuko zaiola. Urumea ikas­tolan ere aurreikusi dituzte lanak: fatxada konpondu eta kana­lo­iak berri­tzeko 21.000 euro gor­de dituzte. Langile-Meabe erai­kinean per­tsianak aldatzea ere aurrei­ku­si dute, 15.000 euro­re­kin. Biteriko bil­e­ra aretoak eta areto nagusian lanak egiteko 45.000 euro jaso dira aurre­kon­tuan; eta beste­lako lane­tar­ako 20.000 euro; Biteriko areto nagusia eta bilera gelak hobetzeko 67.200 euro; eta hi­le­rrian errautsak uzteko kolun­barioak jarri eta bestelako lanak egiteko 31.000 euro.
Inbertsioekin jarraituz, Ka­ra­bel auzoa urbanizatzeko la­nen lehenengo fasea ere, urte ho­ne­tarako aurreikusi du Udalak: 100.000 euro gorde ditu ho­rre­ta­ra­ko. Haur par­ke­ak eta lorategi­etarako 108.000 euro aurreikusi dituzte aurre­kon­tuetan. Atsegin­de­giri solu­zio bat ematea ere, aur­tengo planen barruan du Udalak: itxiturak arazoak eman ditu azken ur­te­etan, eta konpon­bide egokiena zein izan daitekeen az­tertzeko 25.000 euro aurreikusi dituzte. Iris­garritasuna eta mugi­kor­ta­sunean ere, inbertitzen ja­rrai­tu nahi du Udalak; helburu ho­rrekin 60.000  gorde ditu. Au­zo konposta ere puntu ho­netan sar­tu du Udalak: he­rri­tarren eskari haundia dago, eta horri irten­bi­dea eman eta etxola berriak egi­teko 52.000 euro aurreikusi ditu. Ki­­roldegiko gi­m­na­­sioan ma­­ki­na berriak jartzea ere bada Udalaren nahia; horreta­rako 15.000 euro bideratu ditu. Ur­teroko partida ere gorde du Uda­lak 2017ko au­rre­kontuetan funts bibliografiko­ra­ko. Hiri­gin­tza proi­ek­tu tekni­koetarako par­tida bat ere gorde du, 183.300 euro­koa. Eta az­ke­nik, Iturmendi au­zoan egiten ari diren etxebizi­tzetatik 4, Udalaren esku geratuko dira. Sukalde gabe jasoko ditu Uda­lak etxe horiek, eta hor­ni­tze­ko 28.000 euro aurreikusi dituzte.

Aurreko urtetik datozen hainbat inbertsiok segida, aurten
Joan den urtetik edo lehe­na­gotik  datozen bestelako in­ber­tsioek ere, segida izango dute aurten. Kiroldegian egiten ari diren lanak, igerileku berria tarteko, udan bukatzekoak di­ra. Etxe­berri auzoa berritzeko II faseak ere izan­go du segida; eta baita Karabel eta Ibai­on­do­ko bidego­rriak ere. Elorrabiko zubia ere, aur­ten eraikitzea da Udalaren hel­bu­rua; kasu ho­ne­tan, ez dago beraien esku, Confederación Hi­dro­gráfica del Norteren bai­me­naren zain bai­taude. 2015etik da­torren beste inbertsio bat da, atle­tismo pistaren ondoko haur par­kea estaltzea; honetako parte-har­t­ze prozesua martxan dago, herritarrek erabaki deza­ten nol­a­koa izatea nahi duten par­ke estali hori. Mañe-Flaquer plaza berri­tze­­ko obrak ere, atzeratu egin di­ra. Udalak aurreikusi du 2017ko urtearen hasieran hasiko direla. Azkenik, Lan­dare poligonora ka­mioien­tza­ko sarrera-irteerak egoki­­tzeko lanak ere aurten egitea du helburu Udalak.
­
Ingurumena, 2017ko aurrekontuen oinarri
Erreportaje hasieran esan be­za­la, ingurumena da 2017ko au­rre­kontuen ardatz nagusi­e­ta­­­ko bat. Mattin Aldaiak azal­du zituen in­gurumenarekin lotuta aurrei­kusi dituzten lau ardatzak. Ener­gia iraunkorraren alo­rrean 188.000 euro au­rreikusi ditu Uda­lak. Hel­bu­rua da, honen aldeko plan­gin­tza garatzea, Her­na­ni Era­baki pro­zesuaren ba­rruan, Smart He­rria bihurtzea izan baitzen era­ba­kie­tako bat. Partida horretarako dau­de, baita ere, energia berrizta­ga­rrien aldeko ekimenak (biomasa).
Inguruaren hobekuntzaren alorrean gastatzeko 69.000 euro izango ditu Udalak 2017­an. Nahia da natur ibilbideak garbi eta txukun mantentzea; aztarna me­galitikoak dauden guneak garbi­tzea; landa lu­rre­an ban­a­ketak, ki­maketak eta beharrez­koak diren lanak egitea; Santa Barbarako gar­bi­ke­ta egitea; Zuhaitz Egune­ra­ko prestaketak egitea; eta Bioaniztasunaren kontser­ba­zio­rako ekintzak gauzatzea.
Lehen aipatu bezala, kon­post komunitarioa bultzatzea ere izango da aurtengo hel­bu­rua, eta horretarako 52.000 eu­ro bideratu dituzte. Hel­bu­rua da auzo­kon­posta garatzen joa­tea: egun 40 etxola daude he­rrian, eta 800 familiak hartzen dute parte; beste 500dik gora he­rritarrek eskatu dute au­zo­konposta egitea eta hori ase­tzeko 30.000 euro bideratuko ditu Udalak. Horrez gain, Aka­rre­gin estrukturantea eta bio­masa biltegia kudeatzeko 22.000 euro aurreikusi dituzte, San Markok ez baitu jadanik aukera hori eskaintzen.
Azkenik partida bat aurrei­kusi dute, baita ere, azterketak eta ekintza planak egiteko: zarata maparen ekintza plana gauza­tze­ko 15.000 euro izango dituzte; eta aire kalitatearen inguruko lan­keta egiteko beste ho­rrenbeste.

Haurrak eta gaztea ere, ardatz
Haur eta gazteriarekin lotu­ta­ko politikak ere pisua du 2017­ko aurrekontuan. Garazi Etxa­rri Gazteria zinegotziak azaldu mo­du­an, haurrentzako kul­tu­ra, ai­sialdia eta kirol eskaintza ind­ar­tuko dira 2017an 42.000 euro­rekin. Gaztelekuari dago­kio­ne­an, 90.000 euro bideratuko dira aur­ten, joan den urtean baino 24.000 euro gehiago, gaz­te­en­tza­ko es­kain­tza  indartzeko eta per­tso­na­lean inbertitzeko, besteak beste.
Bestetik, Etxarrik azaldu zuen aurten ere segida eman­go diotela joan den urtean ha­si­tako bid­e­ari: «bi­garren urtez, etxebizitzak alo­katzeko gazteei bi­deratzen zaiz­kien diru la­guntzak egongo dira: 82.000 euro; eta beste ho­rren­beste 35 urtetik gorakoen­tzat».

Kooperazioa, jarduera fisikoa eta kirola, eta hezkuntzarako ere, partidak
Kooperazioaren arloan, aurre­kon­tuetan %0,79ari eusten dio Hernaniko Udalak, eta Damian Pedrosak nabarmendu nahi izan zuen Euskal Herriko baka­rrene­takoa dela Hernani, zenbateko honi eusten.
Jarduera fisikoa eta kirolari dagokionean, Esti Aldeiturriagak azaldu zuen inbertsio eta ekimen nagusiak direla: Udalak Eskola Ki­r­olari egiten dion ekarpena 17.000tik 40.000 eurora haun­ditzea; eta herri kirol elkarteei ematen dien laguntza 29.500tik 35.000 eurora haun­ditzea. 
Hezkuntzaren alorrean, kon­pe­tentzia digitalaren jarraipena azpimarratu zuten: «ikastetxe guztietan lantzea programa bat teknologia berrien ezagutza eta erabilera egokia sustatzeko. Eta herri hezitzailea proiektua ere indartzea, 2.000tik 5.000 eurora partida haundituz».

Kultura eta euskara, indartuta
Koro Etxeberriak eman zuen kultura eta euskerako partiden berri. Azaldu zuen, kultura he­rri­ra zabaltzeko ekimenak bultza­tuko direla: «aurreneko aldiz Uda­parkean ekimena osatu dugu sail desberdinen artean eta 15.000 eurorekin, 2017an sendotu egin nahi dugu. Biteriko progra­ma­zioa ere indartu dugu, hau­rren­tzako dena, bereziki. Inber­tsioen ata­le­an Biteriko azpie­gi­turak hobetzen jarraituko dugu. Eta euskeraren alorrean, ohiko programez gain, iaz ikastetxe ba­tean abiatutako esperientzia pilo­toa ikastetxe gehiagotara zabal­duko dugu, eta gurasoen ko­munitatea euskal­dun­tzeko ekimena jarriko dugu martxan 7.000 eurorekin».

Webgune berria, 2017an
Azkenik, Udalak webgune berria martxan jartzea ere aurreikusi du 2017 hasierarako. Inhar Olano modernizazioko zinegotziak az­pi­marratu zuen Gardentasun Ata­ria ere lantzen ari dela Udala.

EAJ-PNV: «EH Bilduk gehiengo absolutuarekin egindako aurrekontuak dira, guregana gerturatu gabe»
EAJk aurrekontuen aurka boz­katu zuen Plenoan. Andoni Amo­narraiz bozeramaileak Kronikari azaldu dionez, bi errealitate be­reizi daitezke aurrekontu haue­tan: «batetik, EH Bilduk, ge­hien­go absolutuarekin egindako au­rrekontuak direla. Eta bestetik, ez dela EAJrengana gerturatu akordioa landu eta eman­da­ki­nen in­gu­r­uan hitz egiteko. Azken sei ur­teetan gertatutakoa erre­pikatu da, nahiz eta aurten ez dugun oso­ko emendakinik au­r­keztu».
EAJk dio, Atez Ateko kos­tuaren igoerarekin eta hon­dakinen tra­ta­­erarekin engai­natu nahi dute­la: «errealitatea da orain EH Bil­­duk GHKn eta San Markon utzi­­tako zorrak ordaintzen ari garela. Gainera, ez dute Atez Ate­koaren inguruan hitz egin nahi».
Aurrekontuetan EH Bilduk aurreikusi ez dituen beste hain­bat puntu ere, zerrendatzen ditu: «zuzenean aukeratutako langi­leekin jarraitzen dute lanean. Ez du udaltzaingo kopurua haun­ditzen. Ez ditu Plaza eta Tiloseta berritzeko faseak aurreikusi. 12.000 euro ordaintzen dira era­bi­litako olioa biltzeko, de­bal­de egin daitekeenean. Garbike­tarako par­ti­da ere ez dute haunditu herriko pankarta eta panfletoak garbi­tze­ko. Eta ez dute aurreikusi ezta ere Kaxkoan soinuaren kontrako leihoak jartzeko partidarik».
EAJren usteaz, EH Bilduk ez du EAJrengana gerturatu nahi bigarren indar politikoa delako, eta etengabe boto eta zinegotzi gehiago dituelako: «baina hori ez da arazoa. Hernaniarrek botoa ematen dute gure aportazioak Gobernu Taldearengana iritsi daitezen. 2018an ere emendakin partzialak aurkeztuko ditugu, eta beraien atera deituko dugu. Ez dugu lotsarik izango».

PSE-EE: «Ausardia falta dute 2017ko aurrekontuek»
PSE-EE alderdiko Ricardo Cres­pok aurrekontuen balorazioa egi­te­rakoan adierazi du, au­sar­dia falta iku­si duela: «aurreko ur­tekoen ja­rraipena dira.  Par­tida nagusien ar­tean dago, beti bezala, Atez Ateko bilke­tar­ena. EH Bilduk eta aurrekontuak egiteko izan dituen bazkideek ez dute hernania­rren­tzat sistema erraztu dezakeen alternatibarik planteatu, eta hori, behin eta berriz eskatu dugula. Parte hartze prozesuan hernaniar batek kontsulta egitea ere eskatu zuen, baina EH Bilduk bertan be­he­ra utzi zuen, beraien politi­karen kontra zijoalako».
Inbertsioei dagokienean, txi­kiak dira aurreikusi direnak: «txi­kiak baina garrantzitsuak. Ha­la ere, anbizio haundiagoko in­bertsioak bota ditugu faltan. Ka­rabeleko proiekturako, esa­ter­ako, 100.000 euro bakarrik au­rreikusi dira. Egia da gerakinarekin osatzeko asmoa dutela, baina ikusi egin beharko da».
Azkenik, dio, PSE-EEk osoko emendakina aurkeztu duela: «izan ere, joan den urtean emen­dakin batzuk adostu genituen eta 2016an zehar ez dira gauzatu. Emen­dakin horien artean zeu­den: etxebizitzak berritzeko la­gun­tzak ematea energia au­rrez­tu ahal izateko, soinuaren kon­tra­ko leihoak jartzeko laguntzak ema­tea, bizilagun komuni­ta­teetatik traba arkitektonikoak kentzea... Laguntza horiek atze­ra­tu egin dituzte. 2016a buka­tzear da eta 2017rako uztea pent­satzen dute. Arrazoi horregatik aurkeztu dugu osoko emen­dakina». 

Orain Hernani: «Gure proposamenak onartu dituzte»
Orain Hernanik aurrekontuen balorazioa egiterakoan Gobernu Taldearekin izandako negozia­zi­oa azpimarratu nahi izan du: «gu­re proposamenak onartu di­tuzte eta aurrekontuen alde boz­katzea erabaki dugu (nahiz eta Plenora joaterik ez izan). Orain Hernanik aurkeztu eta onartu diren ekarpenak hauek izan dira: «1. Hernaniko balore kulturalak eta turismorako era­kargarriak dire­nak bultzatzeko inbertsioa au­rreikustea, txotx denboraldiaz haratago, kalitatezko turismoa erakartzeko. 2. LGTBI mugimen­dua­ren analisia egin eta me­moria historikoa jasotzeko beka bat sortzea 3. Mikrokre­ditu­tarako fondo gehiago jartzea, Stop Desa­hucios, AMHER eta Fiarek sus­tatuta, hainbat eskaera jaso di­tue­­na. 4. Plenoetara jendea ger­tu­ratu eta parte hartzeko adkisizio erraz eta ekonomikoa bultzatzea, mo­men­tuko itzulpena izatea eka­rri­ko duena. 5. Kiroldegiko gimna­siorako makina ezber­di­nak ekar­tzeko 18.000 euroko par­tida izatea. 6. Azkenik, udaletxeak eta Her­na­niko ikastetxe ezberdi­nek gaz­te­ekin lan egiteko plana haun­ditzea, gazteak gatazkaren ebazpenean hezitzeko». Propo­sa­men guztiak onartu direla azaldu du Orain Hernanik. Bigarren pro­posamenaren kasuan,  2016an berdintasunaren aldeko beka eman denez, eta bi urtetik behin egi­ten denez, 2018rako uztea erabaki dutela azaldu dute. Eta 6garren puntuan, orain dagoen plana bultzatzea erabaki dela; hala ere, gatazkaren ebazpenaren eta bitartekaritzan formakuntza izatea eskatzen dugu».  

2017ko Udal Aurrekontuak

31.372.113

HERNANIKO UDALA

Sarrerak

  • Zerga zuzenak 6.334.598
  •  Eraikuntza zerga 217.750
  •  Tasak 5.555.390
  •  Dirulaguntzak 13.073.838
  •  Ondare sarrerak 66.050
  •  Hirigintza sarrerak 50.062
  •  Kapital dirulaguntzak 6.538
  •  Kapital dirulaguntzak 100
  •  Mailegu berriak 410.000

Gastuak

  •  Langilegoa 8.005.063
  •  Gastu arrunta 10.683.999
  •  Interesak 19.000
  •  Dirulaguntzak 4.301.437
  •  Ezustekoak 247.658
  •  Inbertsioak 1.964.350
  •  Kapital dirulaguntzak 72.707
  •  Finantza pasiboak 100
  •  Mailegu amortizazioak 420.012

 

EREÑOTZU

Sarrerak

  •  Tasak 5.600

  •  Dirulaguntzak 280.237

  •  Kapital dirulaguntzak 69.707

  •  Finantza aktiboak 100

Gastuak

  • Langilegoa 42.600

  •  Gastu arrunta 212.737

  •  Dirulaguntzak 30.500

  •  Inbertsioak 69.707

  •  Finantza pasiboak 100

ONGINTZA PATRONATUA

Sarrerak

  • Tasak 1.936.780

  •  Dirulaguntzak 5.856.351

  •  Ondare sarrerak 1.027

  •  Kapital dirulaguntzak 3.000

  •  Finantza aktiboak 1

Gastuak

  •  Langilegoa 3.898.681

  •  Gastu arrunta 3.544.148

  •  Dirulaguntzak 351.329

  •  Inbertsioak 3.000

  •  Finantza pasiboak 1

INBERTSIO NAGUSIAK

  •  Hernani Erabaki 500.000 
  •  Argiteria eta ur-hornidura sarea hobetzeko lanak 300.000 
  •  Landa bideak eta kaleko bideak asfaltatzea 115.000 
  •  Pleno aretoa eta bestelako lanka 73.000 
  •  Emakumearen Etxearen eraikinaren lehen faserako 100.000 
  •  Ikastetxeak 153.000 
  •  Biteriko areto nagusia eta bilketa gelak hobetzeko 67.200 
  •  Hilerrian errautsak uzteko kolunbiarioak jarri etab. 31.000 
  •  Karabel auzoa urbanizatzeko lehenengo fasea 100.000 
  •  Haur parke eta lorategiak 108.000 
  •  Atsegindegi aztertzeko 25.000 
  •  Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen jarraitzeko 60.000
  •  Auzo konposta eskaerak asetzeko 52.000
  •  Gimansiorako makinak 15.000
  •  Funts bibliografikoa 40.000
  •  Hirigintza proiektu teknikoetarako 183.000
  •  Iturmendiko 4 etxebizitza hornitzeko 28.000
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!