Brindisa, opariak eta ‘argazkicool’a, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

«Urtea ondo bukatu eta berria hobeto hasi» nahi dute Gazte Asanbladako kideek, «ekintza eta partehartze gehiagorekin», nabarmendu dutenez.
Eta horregatik, urteroko zita jarri dute gaur, urte berrira al­da­­tu ondoren: goizaldeko 01:15etan topa egingo dute, Zipotza taber­nan elkartuta. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.
Aurreratu dute, argazkicoola ere egongo dela bertan, nahi duenak argazkiak ateratzeko; eta opari batzuk ere banatuko dituzte. Gainera, taldeko argaz­kia ere aterako dute gero, «he­rri­ko Exkerra lagunari bidaltzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!