Asteburu honetan kanpoan jokatuko dute Hernaniko bi futbol talde nagusiek. Ohorezko Erregional Mailako taldeak jokatuko du aurrena, bihar, 16:30etan hasita, Azkoagaingo zelaian. Aloña Mendi izango dute aurrez aurre mutilek. Bukaerako postuetan dago taldea, eta Hernani, berriz, 4garren dijoa, azken hiru partiduak irabazita. Beraz, denboraldi positibo hori aprobetxatzen saiatuko dira, emaitza onak pilatzen segitzeko. Bestalde, Euskal Ligako neskek ere, bihar jokatuko dute, 17:45etan Ariznabarran. Hauek ostegunean jokatu zuten azken paritdua, Leioaren kontra, eta 0 eta 2 galdu zuten Zubipen. Hori horrela, sailkapen nagusian 8garren dijoaz, eta biharkoan egoerari buelta ematen saiatuko dira.