Dagoeneko badauka logo berria, Hernaniko Arraun Elkarteak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Lehiaketan 70 logo inguru jaso ondoren, dagoeneko auke­ratu du bere irudi berria, Her­naniko Arraun Elkarteak. Unai Gomez donostiarrak aurkeztutakoa izan da irabazlea, eta 150 euroko saria jasoko du.
«Logotipoaren geometrikotasunak modernitatearen ide­ia bereganatu nahi du, gainon­tze­ko klubetatik bereiztuz. Lo­go­a­ren konposizioa, ura iku­tzen ari den arraun batek osa­tzen du», azaldu du Gomezek.

Jon Altuna ‘Oxan’ena, kamixetako irudia
Baina bigarren proposamen bat ere aukeratu du elkarteak, Maialen traineruaren kamixetako irudia izan­go dena, hain zuzen ere: Jon Altuna Oxan hernaniarrarena. Hortaz, berak ere izango du saria.
Bi irabazleek, abenduaren 17an jasoko dute saria, klubak egun berezia ospatuko baitu Hernanin; laster emango dute ospakizunen berri.
Eta hirugarren batek ere jasoko du oparia, egun horretan: Nagore Aranburu hernaniarrak. Lehiaketako partehar­tzaile guztien artean, klube­ko materiala zozketatu dute, eta berari tokatu zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!