Egin al duzu apustua? 10,8 kilo dira...

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Pisutan bai, dagoeneko bada­kigu zenbat bildu den eltxe­txo­etan, Kronikalari bat, euro bat kanpainan: 10,8 kilo. Baina di­rutan, zen­bat ote da hori? Zuk ba al dakizu? Ba bota apustua!
Martxan da Dirutan as­ma­tu, ezetz! lehiaketa, eta osti­ra­leko 12:00etara arte izango da aukera, dirutan zenbat bildu ote den esateko. Eta asmatzen due­nak, edo gertuen geratzen denak, 150 euroko saria ira­baziko du, Urumea bai­­larako komertzio, denda, ja­te­txe eta abarretan gastatzeko!

Bulegoan edo web orrian
Parte hartzeko, bi modu daude: www.kronika.eus web orrian, lehiaketaren albistean iruzkina egin (pertsonako, bakarra); edo Kronikaren bulegoan da­go­en kutxan idatzita utzi, izen-abi­zenak eta telefonoa jarrita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!