Kuota kobratzera pasako dira asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Urtero bezala, etxez etxe pasako dira Osiñagako Auzo Elkarteko kideak, kuota kobratzera. Asteburu honetan egingo dute etxeetara bixita hori, larunbatean edo igandean. 10 eurokoa da kuota, eta euro bateko loteriaren partizipazioa dakar. Gainera, kuota ordaintzen dutenen artean, Gabonetako saski bat zozketatuko dute. Etxean egongo ez denari, eskatu diote dirua bizilagunari uzteko. Bestalde, abenduaren 18an mus txapelketa antolatu dute, Elorrabi sagardotegian, 16:00etan. Izenematea: egunean bertan, bikoteko 20 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!