Eli Pagola eta Beñat Mujika, finalean bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Bihar izango du final haun­di­a, Xenpelar Sariaren 23ga­rren edizioak. Errenteriako Niessen kulturgunean jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Eta hernaniarrik ez da fal­tako, zita nagusian ere. Bertan egongo dira herriko bi bertso­lari gazte: Eli Pagola eta Beñat Mujika. Ondoan izango dituz­te beste lau bertsolari: Gemma Urte­aga beasaindarra, Maialen Akizu urretxuarra, Aratz Igar­tza­bal gabiriarra, eta Aitor Servier azkaindarra.
Finala ikusteko sarrerak,  5 euroan egongo dira salgai; 16 urtetik beherakoek, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!