Gabonak gerturatzen ari direnean, prestatu ditu opariak, Berriak Hernaniko mertakari eta ostalarien elkarteak ere. Etzi hasi eta abenduaren 30era bitarte, ardo botilak eta urdaiazpikoak lortzeko aukera izango dute, Hernani Txartelarekin ordaintzen duten bezeroek, elkartearen komertzioetan.
Guztira, 150 ardo botila eta lau urdaiazpiko banatuko ditu Berriak elkarteak, kanpaina honekin.
Hernani Txartela, doakoa
«Hernaniarren fidelizazio txartela da Hernani Txartela», Berriak elkarteak eta Hernaniko Udalak sortu zutena 2014an. Doan da, eta eskatu daiteke www.hernanidendak.eus web orrian bertan. Komisiorik eta mantentze gasturik ez dauka, eta aukera ematen du, batetik, bazkide izanez gero herriko zerbitzu publikoak erabiltzeko (kiroldegia, liburutegia...); eta bestetik, deskontuak, opariak eta eskaintza bereziak jaso, eta zozketetan parte hartzeko.
Eta mundu osoko dendetan ordaindu, eta edozein kutxazainetan dirua atera daiteke, Hernani Txartelarekin. Izan ere, Visa txartela da.