Final zortzirenetan da Hernani, ondo irabazita!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Garaipen haundia eta garbia lortu zuen Hernanik bigarren kanporaketan, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa Na­zionalean. Hiru partiduak ira­ba­zi zizkion Txukun Lakua­ri, eta dagoeneko final zor­tzi­re­netan dago.
Ederki ekin zioten kanpo­raketari, eta erraz irabazi zion Ioritz Arrietak, lau t’erdikoan, Iribarreni, maila haundiagoa duela erakutsita (18-9).

Markel Lizeagak, ezustekoa
Espero ez zena, Markel Lizea­gak buruz burukoan lortu zuen ga­raipen haundia izan zen (18-9). Espezialitate horretan, pelo­ta­ri onenetako bat zeukan aurre­an, Perez; baina partidu bikaina jokatu zuen hernaniarrak, eta ezustekoa eman zuen. Eta ho­rrekin batera, baita Herna­ni­ren garaipena konfirmatu ere!
Baina albiste pozgarririk izan­go zen azkeneko partiduan ere, binakakoan: kantxara buel­tatu zen Oier Apezetxea, Eneko Aizpitarte lagun, lesio luze ba­ten ondoren. Eta nola buel­ta­tu, gainera! 22-6 irabazi zieten, Uribe eta Ramos gazteei.

Larunbatean, Zazpi Iturriren kontrakoa Zumarragan
Final zortzirenetan, Zazpi Itu­rri talde amezketarra izango dute aurrean: larunbat honetan, 11:00etan Zumarragan.

Gipuzkoako Trinketekoan, 21 pelotarirekin
Bestalde, asteburu honetan ha­si da Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­­keta, eta Hernani da pelotari gehien dauzkan kluba, 21 guz­tira: 15 buruz buru, eta beste 6 binaka. Aurreneko jardunal­dian, buruz buru aritu dira 13 hernaniar, eta zazpik lortu dute garaipena; besteak beste, Ander Lopez eta Ekaitz Cis­ne­ros seniorrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!