«Kalera kalera» ateratzeko deia gaur Usurbilen, «bakea eta askatasuna irabaztera»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 10a, 01:00

Hernanin badira 100 bat preso ohi, eta Kalera kalera ekimenarekin egin dute bat. Gaur egingo dute aurkezpena, 17:30etan Usurbilgo plazan, eta urtarrilaren 8ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo dituzte; horietako batzuk, Herna­nin. Helburu garbia daukate: «ekimenak euskal presoak espe­txeetatik ateratzeko exijentzia izan behar du».

«Bakea eta askatasuna irabaztera»
Ekimen honen leloa Kalera kalera izango da. «Imanol Ur­bie­­taren kantuarekin, berari ere keinu bat egin nahi diogu gaurko ekitaldian», azaldu di­ote Kronikari Hernaniko preso ohien kolektiboko kideek.
Lelo horri lotuta, «kalera, bakea eta askatasuna irabaztera» aterako direla azaldu dute. Era berean, ekimenaren berri zabaldu dute, www.kalerakalera.eus webgunean: «sentsibilizazio eta mobilizaziorako ekimen batean aurrean gaude», azaldu dute, eta «preso ohiek bultzatu» dutela argitzen du­te, «herri borroka piztu eta presoen Kolektiboarekiko gure babesa adierazteko».
Era berean, azaldu dute ekimen hau «osagarria» dela, «sakabanaketa, gaixo larrien auzia edo presoek pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatzeko hainbat eragileren aldetik antolatzen diren ekimenena».
Gaur 17:30etan Usurbilen egingo den aurkezpenarekin, hasiera emango diote Euskal Herriko hainbat txokotako preso ohiek urtarrilera arte egingo duten itxialdiari, eta horrekin, beste hainbat ekimen aurkeztuko dituzte.

Hernanin asteazkenean jarri dute hurrengo zita: Aiert Larrartek hitzaldia emango du, Hernaniko presoen egoera juridikoari buruz.

Hernanin, bihartik aurrera, preso bakoitzeko egun bat
Ekimen nagusi horietako ba­tzuk izango dira expetxeetara egingo diren martxak edota Donostian egin nahi den giza katea. Baina beste hainbat ekitaldi ere antolatu dira herriz herri, eta baita Hernanin ere.
Hasteko, bihartik aurrera, egun 23 diren preso hernaniarren egunak izendatuko dituzte. Horrela, biharkoa Ainhoa Garciaren eguna izango da, eta urtarrilera arte, egun bakoitza preso bati lotu diote.
Bestalde, asteazkenean, 19:30etan Biterin, hitzaldia emango du Aiert Larrartek, Hernaniko presoen egoera juridikoari buruz, eta hurrengo egunetarako ere zita eta ekimen gehiago antolatu dituzte.
 

‘KALERA KALERA’ EKIMENA

- ITXIALDIA. Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra itxialdia egingo dute Usurbilen, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako preso ohiek. Denbora horretan hainbat ekimen egingo dira gunean.
- MARTXAK. Espetxeetara martxak. Abenduaren 24an Zaballara, eta abenduaren 31n Basauri, Martutene eta Lannemezan-era.
- GIZA KATEA. Urtarrilaren 6an Donostian, 18:30etan, giza katea eta gaueko ekitaldia, Haizearen Orrazia eta Oteizaren eskultura lotzeko, Kontxako badia argituz.

 

‘KALERA KALERA’ EKIMENA HERNANIN

- HITZALDIA. Abenduaren 14an, 19:30etan Biterin, Hernaniko presoen egoera juridikoari buruzko hitzaldia, Aiert Larrarteren eskutik.
- ELKARRETARATZEA. Abenduaren 30ean, Zinkoenean elkarretaratzea 19:00etan, eta lau zutabeen martxa, herrian barrena.
- MARTXA. Abenduaren 31n Martuteneko espetxera martxa, Zinkoeneatik 11:00k aldera abiatuta. Bidean, Astigarragarko zutabearekin egingo da bat, eta Martutenen, Donostiakoarekin
- EKITALDIA. Urtarrilaren 1ean, 10:30etan ekitaldi politiko xumea Adarra mendian.

 

‘KALERA KALERA’: EGUN BAT, PRESO BAT

- Bihar, abenduak 11: Ainhoa Garcia.
- Abenduak 12: Andoni Murga.
- Abenduak 13: Asier Ezeiza.
- Abenduak 14: Asier Ormazabal.
- Abenduak 15: Ibon Fernandez Iradi.
- Abenduak 16: Fernando Alonso.
- Abenduak 17: Garikoitz Arruarte.
- Abenduak 18: Gorka Loran.
- Abenduak 19: Gurutz Agirresarobe.
- Abenduak 20: Imanol Miner.
- Abenduak 21: Joanes Larretxea.
- Abenduak 22: Jose Agustin Camacho.
- Abenduak 23: Josune Balda.
- Abenduak 24: preso guztiak.
- Abenduak 25: preso guztiak.
- Abenduak 26: Jose Jabier Zabaleta.
- Abenduak 27: Juan Mari Mariezkurrena.
- Abenduak 28: Marta Igarriz.
- Abenduak 29: Itxaso Zaldua.
- Abenduak 30: Oihane Bakedano.
- Abenduak 31: preso guztiak.
- Urtarrilak 1: preso guztiak.
- Urtarrilak 2: Pedro Mari Cano.
- Urtarrilak 3: Ugaitz Errazkin.
- Urtarrilak 4: Unai Fano.
- Urtarrilak 5: Beinat Aginagalde.
- Urtarrilak 6: Gotzon Aranburu.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!