Urteroko ohitura onei eutsi egin behar zaiela-eta, aurten ere barrikotea egingo da Ur Mia elkartean. Datorren larunbaterako, hilaren 17rako jarri dute zita; iluntzeko 20:30etan hasita. Txartelak, berriz, aurretik jarri dituzte salgai: 25 eurotan erosi daitezke, Irrintzi tabernan. Ostegunera arte izango dira salgai. Beraz, aukera galdu nahi ez duenak azkar ibili beharko du.