Final zortzirena bihar, Zumarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 9a, 01:00

Zumarragako Beloki frontoian daukate zita bihar, pelotari hernaniarrek, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa Nazionalarekin. Final zortzirena jokatuko dute, 11:00etan hasita, Zazpi Iturri talde amezketarraren kontra. Hernaniren aldetik, lau t’erdian ariko da Paul Ojuel, buruz buru Markel Lizeaga, eta binaka Arrieta eta Aizpitarte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!