Martutenerako bilketa, hilaren 19ra arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko abenduaren 7a

Martuteneko kartzelan dauden presoentzat arropa bilketa jarri dute martxan hilaren 19ra arte. Azaldu dutenez, gehien behar du­tena zera da: barruko arropa gizon eta emakumeentzat, bainuko eta kirol oinetakoak, gal­tzerdiak, azkazalak moztekoa, eta turroi biguna. Horrez gain, ta­bako gorria, metxeroa, gutun-azalak eta zigiluak ere eraman daitezke. Bilketa asteko bi egunetan egiten da Parrokiko bulegoan: astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara; igandetan, 10:30­­etako mezaren ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!