itularrak Din, dan, don, din, dan, don, Eguberri on badio ere, oraindik astebete geratzen da Gabon gauerako. Astigarragan ordea, sumatzen da Gabon giroa. Horren abiapuntu, suziri, izan ohi da Santo Tomas Eguna. Aurten fetxari aurre hartu eta azoka ederra antolatu dute. Gaur eguerdira bitartean izango dira Foru Plazan: feria irekiera, gozogintza, abereak, txalapartariak, kantu jaialdia, txerritxoa...
Bihar berriz, Musika Eskolakoen txanda izango da: Gabon kanten kontzertua eskainiko dute Oronan. Ikasle guztiek hartuko dute parte, txikienetik hasi, eta heldueneraino.
Gabonen bueltako ekitaldiek datorren ostiralean izango dute segida: Neguko Kirol Eguna antolatu dute. Arratsalde osoan izango da kirola egiteko aukera: zumba, judo, ziklo indoor...
Larunbatean berriz, Olentzero eta Maridomingi izango dira protagonistak. 11:30ak inguruan jaitsiko dira Santiagomenditik barrena, eta Joseba Barandiaran plazan geratuko dira, haurren gutunak jasotzera. Galleta eta gozoak dastatzeko aukera ere izango da bertan.
Ume eta gaztetxoentzat, gabon opor guztietan izango da zerekin gozatu: jolas txiki eta ludoteka izango dira Kiroldegi eta ikastolan; bi kasuetan aurrez eman behar zen izena. Eta kultur etxean jolas aretoa jarriko dute; kasu honetan sarrera librea da. Ikuskizuna ere antolatu dute neska-mutilentzat, urtarrilaren 2an. Eta umeen artean sekulako arrakasta duen haur parkea ere izango da aurten; eta urtarrilaren 4an jarriko dute Kiroldegian, goiz eta arratsalde.
Azkenik, Gure Esku Dagok Gabonetako jaialdia antolatu du urtarrilaren 30ean.
SANTO TOMAS AZOKA - Abenduaren 17an, 10:30-13:30 Foru Plazan
10:30 Feriaren irekiera txalpartarekin: ikasleen postuak, gozogintza,
eskulanak. Erakusketa: nazioarteko postreen dastaketa, txorimaloak,
abereak, aintzinako tresnak eta baserritar jantziak... Tailerrak: Gabonetako zuhaintza aipaindu eta zapia nola jantzi; eta laborarien
produktuen salmenta.
11:30 Kalejira txistulariekin
11:45 Kantu jaialdia
13:30 Txerritxoaren eta saskien zozketa.
GABON KANTAK - Abenduaren 18an, Andre Maria elizan
11:00 Aiztondo abesbatzak Gabon kanten kontzertua emango du
GABONETAKO KONTZERTUA - Abenduaren 18an, Oronan
10:30 Haize taldea, txiki eta panderoen taldeak, eta fok taldea.
11:45 Musika eskolako txikien denbora, 0-3 eta 6 urtekoak
13:30 Musika Eskolako koroa eta conboak parte hartuko dute.
NEGUKO KIROL EGUNA - Abenduaren 23an, Kiroldegian
14:30-16:30 Haurrentzako jolasak (4 urtetik gorakoentzat).
15:00 Judo saioa LH3ko ikasle eta gurasoen artean.
16:30 Haurrentzako zumba eta jump fit erakustaldia.
17:00 Haurrentzako zumba saio irekia (4 urtetik gorakoentzat).
18:00 Jump fit gaztea, saio irekia eta doakoa (12 urtetik gorakoentzat).
19:00 Bosu xtreme+Hiit+Group pole circuit doan.
18:00-20:15 Zikloo indoor, bi saio aukeran doan.
0ndoren Afaria Kiroldegian: izen ematea abenduaren 12tik 16ra.
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI - Abenduaren 24an
11:30 Santiomenditik jaitsiko dira, eta Joseba Barandiaran plazara joango dira haurren
gutunak jasotzera.
JOLAS TXIKI
2-4 urte: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era
09:00-13:00 Kiroldegian (izena aurrez eman behar zen)
LUDOTEKA
4-12 urte: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era
10:00-13:00 Ikastolan (izena aurrez eman behar zen)
JOLAS ARETOA
9-12 urte: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2 eta 3an
11:00-13:00 eta 16:00-18:30 Kultur Etxean. Sarrera irekia eta doakoa da.
GURE ESKU DAGO - GABONETAKO JAIALDIA Urtarrilaren 30ean
17:00 Apeztegia Plazan, Goiko Iturrin: eskulanak, dantza, antzerkia... eta Olentzeroren oparia.
IKUSKIZUNA - Urtarrilaren 2an
Arratsaldean Kiroldegian
HAUR PARKEA - Urtarrilaren 4an
Goiz eta arratsalde Kiroldegian