Sei jardunaldiren ondoren, burua pixkanaka altxatzen dijoaz Mundarroko preferenteak. Añorgaren aurka 1-1 berdintzea lortu zuten larunbatean, eta horrekin, puntu bat eskuratu zuten moreek. Gainera, etxean, Zarkumendegin, lortu zuten saria!
Aurreneko zatia, berdinduta
Aurretik zuten erronka ez zen batere erraza, eta horregatik, borrokatzera atera ziren Mundarroko preferenteak hasieratik. Beraien indarra, batez ere defentsan, nabaritu zen, eta bi taldeen arteko lehia nahiko berdintsua izatera eraman zuen horrek, batez ere aurreneko zatian.
Golak, atsedenaren ondoren
Bigarren zatian, Mundarrok aukera garbiak izan zituen aurretik jartzeko. Baina indartsu atera ziren añorgatarrak, eta kontrarioen komunikazio eza aprobetxatuta, sartu zuten aurreneko gola. Oraingoan, berehala erantzun zuten moreek, eta gola sartzea lortu zuten hauek ere.
Horren ondoren, etxekoek kontraeraso politak egin zituen, eta bukaera aldera, Añorga garaitzeko aukera ere izan zuten. Baina ezinezkoa izan zen, eta bana bukatu zuten.