Astigarragako irakasle eta hezitzaileak ere, erabakitzeko eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Gure hezkuntza guk erabaki! Zu ere beharrezkoa zara le­lo­pean, deialdi irekia egin zien BagaGiltzak Astigarraga eta Hernaniko irakasle eta hezi­tzaileei larunbatean. Ehun­da­ka bildu ziren Hernaniko kul­tur etxearen parean, eta ber­tan atera zuten argazki erral­doia. Bi herritako ira­kas­legoaren babesa adierazi nahi izan dute horrela.
Horrez gain, BagaGiltzak agiri bat ere luzatu du, eta irakasle eta hezitzaileak ani­matu ditu, atxikitzera. Ber­tan, atxikitutakoek «erabaki­tzeko eskubidearen aldeko jarrera» agertzen dute, baita «bi herri hauetan egongo den herri galdeketari atxiki­men­dua» eman ere. Gainera, hezkuntzarako ere positiboa dela aldarrikatzen dute, izan ere, «erabaki asko hemendik kanpo hartzen dira eta ezin­bestekoa deritzogu hezkun­tza sistema propio baten al­deko aldarria egitea. Zerga­tik? Euskal Herria hizkuntza eta nortasun propioa duen herria delako eta bertako herritarren eta euskararen neu­rrira eginiko Euskal Cu­rri­culuma beharrezkoa ikus­ten dugulako».

Mahaiak, asteburu honetan
Bestalde, sinadurak biltzen jarraitzen du Astigarragako BagaGiltza plataformak, eta horretarako, asteburu hone­tan bi txokotan jarriko dituz­te mahaiak: larunbatean Er­go­biko plazan, 12:00etatik 14:00etara; igandean, aldiz, Santiomendiko Plazetxen izan­­go dira, ordu berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!