Astigarragako Herri Eskolako txikienek aldez aurretik jaso dute Olentzero eta Maridomingiren bisita. Atzo izan ziren txikienen eskariak entzun, eta galderak erantzuten. Olentzero eta Maridomingi gaur itzuliko dira Astigarragara; goizeko 11:30etan iristea espero da, Santiomenditik barrena.