Datorren astelehenean zita, herriko talde eta antolatzaileekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 01:00

Larunbatetik aurrera mar­txan da Kronikak eta Natza elkarteak egindako agenda bateratua, Urumea baila­ra­ko ekitaldi guztiak bilduko ditu­ena. Duela aste batzuk egin zuten aurkezpena Her­na­nin, eta datorren aste­lehe­nean egin­go dute bilera-ikastaroa As­ti­­garragan. Arra­tsaldeko 18:00­­etan jarri dute zita, kul­tur etxean.
Herriko taldeei, eta oro har, ekintzak antola­tzen di­tuz­­tenei, egin diete deia, ber­ta­ratzeko. Izan ere, denon emai­tza izatea espero da, eta talde eta antolatzaileek agen­­­­da elikatzea ezin­beste­koa izan­­­­go da horretarako. Zita honetan agen­da aur­kez­teaz gain, fun­tzio­na­men­dua erakutsi eta za­lan­tzak ar­gi­tzea izango dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!