Sarrerak salgai, ‘Neighbor’ bikoteaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 6a, 01:00

Abenduaren 15ean joko du berriro Hernanin, 20:00etan Biteri kultur etxean, Neighbor bikoteak. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheatham estatubatuarrak osatzen dute, eta beraien bigarren albuma aurkeztuko dute: HAU. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Biterin bertan, 7 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!