Hernani sendo etxean, 4-2 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 5a, 01:00


Etxean talde fuertea osatzen duen horietakoa da Ohorezko Mailan aritzen den Hernani, eta horren adibide izan zen, atzoko partidua. Ordiziaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta erraz nagusitu ziren: 4-2. Hernaniarren lau goletako bi Pello Alberdi eta Ekhi Gonzalezek sartu zituzten; beste biak bere atean sartu zituen Ordiziak. Aloña Mendi izango du aurkari Hernanik asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!