Abiadura Haundiko Trena dela eta, UTE ERGOBIA HIRU LAN enpresak baimena eskatu du Ibaiondo poligonoan dagoen trafiko desbideratzea mantentzeko. Gaur bere onera etortzekoa bazen ere, biaduktua eraikitzeko lanak luzatu egin dira. Ondorioz, bideak, azken asteetan bezala, desbideratuta jarraituko du abenduaren 23ra bitartean.
Bi aukera
Hala, Astigarraga-Hernani bidea egin nahi duenak, bi aukera ditu: bariantetik egin, edo Akarregi poligonotik barrena egin duten desbideratzetik barrena burutu joan etorria.