Gaueko komiki dendan familian jolasteko mahai jolas tailerra antolatu dute abenduan. Tailerrean hainbat mahai jolas aurkeztu eta azalduko dituzte; 6 urtetik gorako neska-mutilei eta hauen gurasoei zuzendutako tailerra da. Aurkeztuko dituzten jolasen artean daude, ospe haundia duten hainbat: Bang!, Dixit, Carcassone eta historiako sarituena izan den Catan. Azaldu dutenez, guztiak dira aproposak etxean, familia artean jolasteko. Tailerrean parte hartu nahi duenak ez du ezer ordaindu behar; hala ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Gaueko komiki dendan bertan, 943 57 78 90 telefonoan edo gauekomik@gmail.com helbidean. Tailerra abenduaren 13an izango da 19:30etan, eta parte hartzen dutenek %5eko deskontua jasoko dute mahai jokoetan.