Plastikozko tapoi bilketa martxan, Aiorari laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00

Laguntza Aiorarentzat kanpaina jarri dute martxan, herrialde ezberdinetan; plastikozko tapoiak bil­tzeko kanpaina da, eta Goizuetan ere ja­soko dituzte ta­poiak, zortzi tokitan: Eskola, Beko­denda, Kafetegia, Estankoa, Lubine, Udaletxea, Ximonen harategia eta Klaudioren etxea.
Kanpaina honekin, Lizarrako hiru urteko neskatxa bati lagundu nahi diote, Aiorari. Jaiotzetik dauzka biho­tzeko arazoak, eta udazkenean, ebakuntza egin zioten, bere egoera hobe­tzeko. Zailtasunak izan ziren, ordea, eta garun paralisiarekin geratu da.
Horregatik, errehabilitazio terapia hobeagoa jaso dezan abiatu dute kanpaina; bere bizi kalitatea hobetzeko eta bere garuneko mina arindu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!