Kanporaketa, astebete barru

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Euskal Herriko mus txapelketaren IXgarren edizioa martxan da. Aurreneko kanporaketak urtarrilaren 31 bitartean jokatuko dira, eta Ereñotzukoak badu fetxa: datorren larunbatean jokatuko dira partidak, Irrintzi tabernan, 16:00etan hasita. Izena eman nahi duten bikoteek zabalik dute epea: 20 euro ordaindu behar dira, bikoteko.
Ereñotzuko kanporaketaren ostean, herrialdekakoak jokatuko dira otsailaren 25ean. Eta Euskal Herriko final haundia Gipuzkoan jokatuko da aurten; martxoaren 25ean izango da, Anoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!