Hamar eskulangilek egindako lanak aukeran izango dira bihar, Pablo Lasaren omenez egindako Artisau Azokan: egur taila, xaboiak, ehungintza, beira, kosmetika... Plaza Berrin jarriko dute 10:00etatik 14:30ak bitartean. Gazta, opilgintza, taloak, kontserbak etab. ere izango dira. Eta nola ez, musikarik ez da faltako, goiza girotzeko.
Eskulangileak
Bittor Arrieta: egur taila
Bolsos Matilde Rada: oihalezko poltsak
Fannycrea: goma eva panpinak, ehungintza eta osagarriak
Hazi ta hezi: haurrentzako ehungintza ekologikoa
Betiarte: egurraren eraldatzea
La jabonera: xaboigintza eta kosmetika naturalak
Mocatejidos: ehungintza eta maitagarriak
David Glass: beira
Alquimia de Aineto: kosmetika eta aromaterpaia ekologikoak
Luhei: ehungintza