Neigbhor (euskeraz, bizilagun) taldearen azken lana kusi eta entzuteko aukera izango da abenduaren 15ean, Biteri kultur etxean. Taldea Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) bikoteak osatzen dute. Emanaldian bigarren lana aurkeztuko dute: Hau. Muturreko soinuekin ehundutako paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak, azken lan honetan. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude.