Onddira buelta egiteko aukera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak Onddira buelta antolatu du bihar.  548 metroko mendia da, eta azaldu dutenez, ibilbide erraza du, bide onetik egiteko modukoa. Gogoratu dute, Onddi mendiaren magaletan milaka urtetan zehar gizakiak utzitako arrastoak daudela: trikuharriak, harrespilak, saroiak edo misterioz beteriko mugarriak esaterako. Bihar, goizeko 09:00etan jarri dute zita, Atsegindegin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!