Gabonetan ondo pasatzeko, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Negulekuak antolatu ditu aurten ere Dobera Euskara Elkarteak. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era dira, astez, 09:00-13:30 ordutegian. 
3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta. Prezioari dagokionean, astebeterako izena ematen duten bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzu, eta besteak 50 euro; bi asterako izena ematen duen bazkideak aldiz, 65 euro; eta gainerakoek 80 euro. Izena emateko: Larramendi 11, 943 33 27 99 eta dobera@dobera.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!