Jende ugari gerturatu zen joan den asteburuan Usurbilen izan zen ezti lehiaketara: 18. Erle Eguna. Inguruko eztigile onenak elkartu ziren bertan, eta lau ezti mota saritu ziren: Mira lore ezti lehiaketa, Ezti iluna lehiaketa, Ezti argi lehiaketa eta Gozogintza lehiaketa. Ezti onenen artean, bigarren saria jaso zuen Agustin Zabala hernaniarraren Ezti argiak! Eztigintza sektorea oihartzun haundia duen lehiaketa da.