‘Kronikalari bat, euro bat’ kanpaina martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Entzun duzu Kronikalari bat, euro bat kanpainaz hitz egiten? Urte bukaera aldera, Kro­nikak kanpaina ezberdinak jarri izan ditu martxan, eta aurten, erronka berri batekin bu­­katu nahi du 2016a: izenak berak dioen moduan, Kroni­kalari bakoitzak euro bateko laguntza ematea Kronikari. 

Zergatik kanpaina?
2000 urtean sortu zen Her­naniko Kronika. Herriko notizi eta berriak zabaldu ditu Kro­nikak urte hauetan guztietan, herritarren partehartze zuzenarekin. Abiapuntua Hernani izan bazen ere, Kronikak ibilbide naturala egin du Urumea bailaran zehar, Ereñotzu, Arano, Goizueta eta Astigarra­gako hainbat puntutara iritsiz. Eta 2014an pausu berria eman, eta Astigarragako eta Urumea­ko Kronika sortu zituen. He­rritarrek egunero, debalde eta euskeraz izan dezakete herriko berri; hori da eta izango da Kronikaren indargunea, beti. 
Ibilbide luze honetan, Kro­ni­kak laguntzaile asko izan di­tu: bazkideak, iragarkiak jar­tzen dituzten komertzio eta he­rritarrak, erakundeak, en­presa pribatuak; eta baita ere, kanpaina ezberdietan parte hartu dutenak: San Joanetan txosnan kontsumituz, Gabo­netan errifak erosiz... Kron­i­kalari bat, euro bat kanpainarekin, helburu berri bat jarri du Kronikak: kronika irakurri edo erabiltzen duenak, euro bateko aportazioa egitea.

Nondik dator ‘Kronikalari’? 
Kronikalari bat, euro bat kanpainarekin, dei zuzena egiten zaio Kronika egunero ateratzeko beharrezkoa den herritar horri. Kronikak beti defendatu izan du, Kronika herritarrekin egiten dela; herritarrak direla edukiak sortzen dituztenak, ekartzen dituztenak eta zabal­tzen dituztenak. Kronika, beraien tresna izan da urte hauetan guztietan. Eta hortik dator, hain zuzen, Kronikalari hitza. Kronika egiten duen horri egin nahi zaio deia, kanpaina honekin.

Eltxetxoak, Kronika eskuragarri dagoen puntuetan
Kanpaina gaurtik aben­duaren 3ra izango da martxan. Kronikak eltxetxoak banatu zituen atzo Kronika eskuragarri dagoen puntuetan, eta hamabost egunez egongo dira bertan. Kronikaren parte sentitzen den edo izan nahi duen herritarrak, bertan izango du euroa emateko aukera.
Kanpainak iraun bitartean, Kronika hirutan pasako da el­txetxoak pixatzera, eta jarraipena egingo dio egun horietako Kroniketan. Jasotako kiloak zenbat izango ote dira dirutan?

‘Dirutan asmatu, ezetz!’ lehiaketa, kanpaina bukatuta
Hamabost egunak pasata, Kro­nikak eltxetxo guztiak jasoko ditu. Handik aurrera, astebetean, Dirutan asmatu, ezetz! le­hiaketa izango da martxan. Kro­nikak jasotako diru guztia pixatuko du, eta herritarrek as­matu beharko dute, pixu hori dirutan zenbat den. Irabazleak edo ge­hien gerturatzen denak, 150 eu­roko bale bat jasoko du, Uru­meako edozein komertzio, jatetxe etab. gasta­tzeko. Ja­sotako diru kopuruaren berri abenduaren 10ean emango du Kronikak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!