Hasiera ezin bikainagoa, kros sasoiari

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Dagoeneko martxan dira, kros denboraldiarekin, Hernaniko atletak ere. Eta estreinakoan, emaitza ederrak lortu zituzten, Irunen. Anartz Artolak garaipena lortu zuen jubenil mailan, Yohanes Merino hirugarren sailkatu zen juniorretan, eta Gorka Lopez de Arregi bigarren izan zen infantil mailan. Andoni Olazagirrek, bosgarren egin zuen seniorretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!