Atzo hasi zen 2017ko Binakako Txapelketa, eta Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak gaur bertan jokatuko du aurreneko partidua; final laurdenetako aurreneko bueltakoa. Aurtengoan Untoria izanen du bikote, eta gaurkoan, Bengoetxea VI eta Larunberen kontra jokatuko dute, 17:45etan, Lizarran. Olaizola II iazko txapelduna izan zen, Urrutikoetxearekin batean, eta aurten ere gogor borrokatuko du, goizuetarrak.