Etxean jokatuko dute, gaur arratsaldean, Hernaniko bi talde nagusiek. Euskal Ligako neskak, aurkari zuzen baten kontra ariko dira, Aurrera Vitoriaren kontra, 15:45etan. Ohorezko Erregional mutilek, berriz, Ordizia hartuko dute 18:00etan; atzetik daude goierritarrak, eta atzerago utzi nahiko dituzte gaur... eta baita goiko postuetan sartu ere!