Urtero banatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Kirolak Saria. Eta aurten, hautagaien zerrendan daude bi kirolari hernaniar ere: Igor Genua errugbi jokalaria, eta Iñigo Llopis igerilaria.
Sari hori zeini eman, epaimahai batek erabakiko du. Baina beste sari bat ere izango da, herritarrek erabakiko dutena: Gipuzkoarren Kirola Saria.
Herritarrek aukera dute botoa emateko, abenduaren 12ra arte, interneten: www.gipuzkoakirolak.eus. Guztira, 32 hautagai daude, kirol eta modalitate ezberdinetako kirolariak.
Abenduaren 14an emango dituzte sariak, Gipuzkoako Kirolaren Galan. Irungo Ficoban egingo da, 18:45etan.