Finalerdietako aurreneko partidua gaur, Zubirik

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Binakako Erremonte Txapelketa sartu da azken fasean. Gaur eta hilaren 10ean jokatuko dira finalerdiak, 16:00etan hasita Hernaniko Ga­la­rre­tako frontoian, eta bertan izanen da Aritz Zubiri goizuetarra, Urrizarekin bikotea osatuta; joanekoa jokatuko dute gaur, eta bueltakoa, gaur zortzi. Finala, berriz, hilaren 17an.

Berdinduta, aurreneko hiruak
Ostegunean jokatu zuen atzelari goizuetarrak ligaxkako azken partidua, eta diferentzia txikienari esker lortu zuen garaipena: 39-40, Ezkurra-Etxeberria IIIren kontra. Horrela, finalaurrekoak ere lehia biziarekin hasiko dira. 
Izan ere, berdinketa izan da aurreneko hiru bikote sailkatuen artean; hamabina punturekin sailkatu dira, hurrenez hurren, Uterga-Endika, Urriza-Zubiri eta Ezkurra II-Ion. Tanteoak erabaki du sailkapena. Zortzi punturekin, laugarren postuan sailkatu dira Ezkurra eta Etxeberria III. Urriza eta Zubirik, Ezkurra II eta Ion izanen dituzte aurkari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!