Talde indartsuenetako bat izango du bixitan gaur, Hernanik, Landaren: VRAC Quesos Entrepinares taldea izango du aurrean. Baina kontrarioaren mailari aurre egiteko, borrokarako grina eta zaleen babesa izango dituzte trikoloreek.
Eta horrekin, garaipenaren bila aterako dira zelaira, arratsaldeko 16:00etan.
Zazpi partidu irabazi eta bi galduta, hirugarren dago VRAC, sailkapenean; trikoloreak, berriz, azkenaurreko postura jaitsi dira, Bartzelonaren kontra galdu ondoren. Hernanik, kontrario zuzena du talde kataluniarra, eta ezin izan zuen garaipenarekin bueltatu. Horri buelta emateko, partidu zaila dute gaurkoa; baina ez ezinezkoa!
Enara Cacho azpitxapeldun, Dubaiko Trofeoan
Dubaiko Trofeoa jokatu du egunotan Enara Cacho hernaniarrak, zazpiko errugbi selekzioarekin. Eta semifinaletan Brasil 22-7 menderatu ondoren (Cachok berak lortu zuen azkeneko entsaioa), atzo jokatu zuten finala, Irlandaren kontra.
Galdu egin zuten final haundia, emaitza ezin estuagoarekin: 12-14 nagusitu ziren irlandarrak.
Hernaniarrak ere izan zuen aukera, finala jokatzeko: bigarren zatiko zortzigarren minutuan sartu zen.