Bost kilotik gora eman dituzte dirutan, dagoeneko, Urumea bailarako herritarrek. Kronikalari bat euro bat kanpaina jarri zuen martxan Kronikak orain bi aste, eta helburua da, Kronika egiten duten guztiek, urumearrek, euro bateko laguntza ematea. Eltxetxoak bailarako 40 puntu ingurutan egongo dira, bihar eguerdia bitartean. Eta zu, Kronikalari al zara?