Gabonetako giroa nabaria da, dagoeneko, abendua iritsi bezala. Baina giro horretan bete-betean murgildu aurretik, bestelako ekintzarik ere izango da herrian.
Hasteko, bihar bertan Pablo Lasa artisau azokaren 37garren edizioa egingo da, eta bestalde, Gazteen XXII. Dantza Txapelketa.
Era berean, hil honetan izango da aukera Neighbor, Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheathamek osatzen duten musika bikotearen azken lana ezagutzeko, edota Go!azen, ETBko telesailean oinarritutako antzerki musikalaz gozatzeko.
Dobera Euskara Elkarteak ‘Mozoloaren bidea’ ipuina kaleratu berri du; hil honen 17an kontaketa egingo da.
‘Hau’ diskoaren aurkezpena, eta ‘Go!azen’ telesaila, Hernanin
Hileroko ohiko zitek ere badute tokia abenduan. Hain zuzen, datorren asteburuan Bigarren Eskuko Azoka jarriko da goizean zehar, eta eguerdiko 12:00etan, berriz, Kalez Kale Kantari ekimena abiatuko da.
Bestalde, literatur solasaldiak ere izango dira Udal Liburutegian, hilaren 13 eta 14an; Etxekalte eta Lituma en los Andes liburuak landuko dira, hurrenez hurren.
Musikari lotuta, berriz, bi ekitaldi berezi izango dira hil honetan. Batetik, abenduaren 15ean Hernani’n Musik zikloaren barruan kontzertua emango du Neighbor bikoteak. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheathamek osatzen dute, eta Hau izeneko disko berria aurkeztuko dute. Sarrerak salgai daude, dagoeneko, Biteri kultur etxean.
Era berean, hilaren 28an haur eta gaztetxoei zuzendutako antzerki musikal berezia ikusteko aukera izango da: Go!azen. ETBo telesailean oinarritua dago, eta bertan agertzen diren protagonistetako batzuk igoko dira oholtzara.
‘Mozoloaren bidea’, Doberako azken ipuina
Bestelako aurkezpenik ere izango da. Dobera Euskara Elkarteak Ipuin Faktoria sailaren barruan argitaratu ditu, dagoeneko, Zozomikoteak eta Chertat eta Lehoia ipuinak, eta hil honen 17an, argitaratu berri duen azken ipuina aurkeztuko du: Mozoloaren bidea. Biterin kontatuko da ipuina.
Gabonak, ate-joka
Gainontzean, Gabon giroa nagusituko da. Santo Tomas azokak, hainbat talderen kontzertuak, Urtezaharretako erronda, urteroko Gabonetako bertso jaialdia...
XXXVII. Pablo lasa artisau azoka
Etxeko mimoarekin egindako produktuak etxeratzeko moduan izango dira bihar
Plaza Berrin jarriko dituzte postuak artisau eta eskulangileek: pitxiak, jostailuak, jantziak, eskulturak, jakiak... izango dira.
Aurten ere izango da aukera Gabonetarako opari orijinal eta goxoak erostekoa, bihar bertan jarriko baita Pablo Lasa Artisau Azoka.
Plaza Berrin jarriko dituzte postuak; aurten, ohi baino gutxixeagok, 10 bat artisau eta eskulangilek. Baina denetik izango da: pitxiak, arropak, jakiak, jostailuak, osagarriak, jaboiak...
Goizeko 10:00etan irekiko da azoka, eta aurtengoan, goizean zehar bakarrik izango da erosketak egiteko aukera. Gainontzean, urtero bezala, postuez gain, erakustaldiak egingo dira, eta umeentzako tailerrak ere izango dira, bertan.
ABENDUKO AGENDA
4 XXXVII. ‘Pablo Lasa’ Artisau Azoka, 10:00etatik 14:30etara, Plaza Berrin, Gabiltza taldeak antolatuta.
4 Hernaniko Gazteen XXII. Dantza Txapelketa, 12:00etan hasita, Plaza Berrin, Kriskitina dantza taldeak antolatuta.
10 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara, Atsegindegin edo Urbieta kalean.
10 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
15 Hernani’n Musik: Neighbor. Maite Larburu eta Josh Cheatham musikariak. Biteri kultur etxean, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai, Biterin.
13 Literatur Solasaldia: Harkaitz Zubiri idazlearen Etxekalte liburuaz. Udal liburutegian, 19:30etan hasita, Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz.
14 Literatur Solasaldia: Mario Vargas Llosa idazlearen Lituma en los Andes liburuaz. Udal liburutegian, 19:30etan hasita, Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz.
16 Gabon kanten jaialdia, 20:00etan hasita, San Joan Bataiatzailea elizan. Parte-hartzaileak: herriko eta eskoletako abesbatzak. Antolatzailea: Kantuz abesbatza.
17 Ipuin Faktoria: Mozoloaren bidea ipuinaren aurkezpena eta kontaketa, 11:30etan Biterin kultur etxean. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea.
17 Santo Tomas eguna, San Joan Konpartsak antolatuta:
11:00etan azoka, Plaza Berrin.
18:30-20:30 erromeria, Patxi Perez Taldearekin.
17 Ttarla dantza taldearen kalejira, 12:00etan Plazatik abiatuta.
17 Gabonetako kontzertua, 20:00etan San Joan Bataiatzailea elizan. Parte-hartzaileak: Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Banda.
20 Kontzertua, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko teklatu taldearen eskutik, 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
23 Gabonetako txistu kontzertua, Txistulari Banda eta piano-jolearen eskutik, 19:30etan hasita, Milagrosan.
23 Gabonetako irteera kaleetan barrena, 17:00etan Plazatik abiatuta. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleak.
24 Olentzero kaleetan barrena, 18:00etan Plazatik abiatuta, Ttarla dantza taldeko dantzariek lagunduta.
24 Gabon gaueko erronda, 20:00etan Plazatik abiatuta: Hernaniko Musika Banda.
28 Haur eta gaztetxoentzako antzerki musikala, 18:00etan Biterin: Go!azen. Glu-glu taldearen eskutik, euskeraz, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
30 Bertso jaialdia, 22:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
31 Urtezahar eguneko erronda, Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik, 17:30etan abiatuta.
ERAKUSKETAK
- Marrazki eta ilustrazio erakusketa, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearen esktuik. Abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra, 18:00etatik 20:00etara, Biteri kultur etxean.
KONTRAKANTXAK, 10 URTE
- Gaztetxearen urteurrena.
9 Kantautoreak eta pintxopotea.
16 Gaztetxearen historia labur biltzen duen argazki erakusteka, bertsolariak eta pintxoak.
17 Merkataritza alternatiboa, bazkaria eta kontzertuak, gauean.