Ezin partidu zailagoa izango du gaur Mundarrok, Erregional Preferenteen mailan, egoerari buelta eman eta zulotik ateratzen hasteko. Añorga liderra izango du bixitan Zarkumendegin, arratsaldeko 16:00etan hasita. Zailtasunak zailtasun, puntu bila atera beharra daukate moreek. Izan ere, azkenaurreko postuan daude, azkenarekin berdinduta, zortzi punturekin. Eta urriaren erdi partetik, ez dute punturik lortu: azkeneko sei partiduak galdu dituzte.