Ondo ekin diote pista denboraldiari, txirrindulari astigartarrek; eta Bio Racer Sariaren aurreneko jardunaldia jokatuta, lider dago Telmo Semperena, kadete mailan, eta laugarren Urko Semperena juniorretan, hirugarrenarekin berdinduta.
Gaur daukate bigarren jardunaldia; 15:30etan, Donostiako belodromoan.
Emaitza onak, estreinakoan
Emaitza onak lortu zituzten herrikoek, estreinako jardunaldian. Bigarren postua lortu zuen Telmo Semperenak, scratch eta puntuazio probetan, eta horri esker dago lider. Kategoria berean, 7garren eta 17garren izan zen Jaime Romero, eta 12garren dago sailkapenean; hirugarren, aurreneko urteko kadeteen artean.
Urko Semperena, berriz, bigarren izan zen eliminazioan, eta hirugarren puntuazioan, sailkapeneko laugarren postu horretan kokatzeko. Juniorretan baita ere, zorte txarragoa izan zuen Tomas Oterminek: puntuazio proban erorketa itsusi bat izan zuen, eta aukerarik gabe geratu zen.