Dagoeneko hasi da motorrak berotzen Hernanialdeko AEK, Korrikaren 20garren edizioari begira. Batzuk lelopean, aurten omendu nahi dituzte, duela 37 urte Korrikaren lekukoa eskuz esku abiarazi zuten haiek.
Eta eskuz eskuko martxa hori mantentzeko, deia luzatu diete herritar guztiei, Korrikaren laguntzaile izateko. Nahi duenak, Astigarragako AEKn (Nabarra Oñatz kalea) bertan dauka aukera, Korrika laguntzaile egiteko.
Trukean, pina eta deskontuak
12 eurokoa da aportazioa, eta horren truke, jasoko dituzte: laguntzaile direla adierazten duen pina, Euskal Herriko ehunka komertziotan deskontuak izateko txartela, eta komertzio horiek guztiak jasota dauden katalogoa. Eta aportazio horrekin, Korrikari eta AEKri lagunduko diote.
Bestalde, gogorarazi nahi izan dute, eskuragarri dagoela Astigarragako AEKn ere, 20garren Korrikaren arropa.