Arropa bilketa parrokian, Martuteneko kartzelarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Martuteneko kartzelara erama­teko, material bilketa jarri dute martxan, Astigarragan, Hernanin eta Urnietan. Abenduaren 19ra arte izango da Gabonetako kanpaina, eta astean bi egunetan eman ahal izango da materiala: astelehenetan, parrokiko bule­goan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, goizeko 10:30etako mezaren ondoren, parrokian bertan.

Barruko arropa eta oinetakoak
Honakoa da ge­hien behar duten materiala: barruko arropa berria (gizon eta emakumeentzako), bai­nuko oinetakoak (41-44 tallakoak), kirol oinetakoak (gizonentzat 41-44 eta emakumeentzat 37-40 tallak), galtzerdiak, azkazalak moztekoa, eta turroi biguna.
Eraman daitezke, baita ere, tabakoa, metxeroak, gutun azalak eta zigiluak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!